Dakienak dakiLiteratura

Narrazino liburu barria dakar Miren Agur Meabek

Posted on

Hezurren erretura izeneko liburua argitaratu barri dau Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak, Susa argitaletxean. Hogeta bat narrazino batu ditu, baina badago danen artean lotura egiten daben osagaiaik.

Protagonista bera da narrazino guztietan, adin ezbardinetan ostera. Atzera eta aurrera dabil, iraganeko kontuak gogoratzen, orain aldiko gogoetakaz batera.

Hizkuntzaren aldetik gauzak adierazteko berba egokiaren bila ibili da idazlea, esan beharrekoa berba zehatzakaz adierazteko, eta idazteari buruzko gogoetak be ez dira falta.