LiteraturaZahar-barriak

‘Narrazioak eta olerkiak 2019’ izeneko liburua eskuragai

Posted on

Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak gazteentzat deitzen daben Azkue literatur lehiaketako idazlan sarituak batzen ditu liburu honek. Izan be, modalidade bitan egiten da lehiaketa, narrazinoak eta olerkietan, eta bietako irabazleak jasoten ditu Narrazioak eta olerkiak 2019 izeneko liburuak.

2019ko deialdiko uzta da orain datorrena, 2020ko irailean sari-banaketa egin eta ostean. Lehiaketa honen helburua gazteen artean idazteko eta irakurteko zaletasuna bultzatzea da. Mintegi ezin hobea da gure literaturarako, gerora emaitza ederrak emon dituana, hor hasitako gazteetako batzuk orain gure idazle ezagunak dira eta.

1975etik dator lehiaketa hau, baina 1991an bideratu zan gaztetxuen artera. Urtero-urtero egiten da, eta saria irabazitako testuak liburuan argitaratzen dira.