LiteraturaZahar-barriak

Nobelea sortzeko beka-deialdia

Posted on

Augustin Zubikarai zanaren izenagaz, bekaren hogeta hirugarren edizinoa deitu dabe Ondarruko udalak eta Elkar argitaletxeak. Bekaren helburua idazle barriak bultzatzea da, eta idazleoi nobelak sortzeko laguntasuna emotea.

Aurten idazlegaiek urriaren 31ra arte daukie nobelea izango danaren lagina aurkezteko. Epaimahaiak aukeratuko dau beka nori emon, eta behin beka hartuta, urtebete eukiko dau egileak lana amaitzeko.

Lanak euskeraz idatzitakoak izango dira, eta originalak. Eta saria, 8.000 euro dirutan, eta idazlana argitaratzea.