Urria hasteko da eta beragaz batera 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Hile osoan zehar Bizkaiko herri gehienetan egongo dira ekitaldiak gure ondarea ezagutzera emoteko.
Jardunaldiok Europako Kontseiluaren eta Europar Batasunaren ekimena dira, eta urtero kultura-ondarea milioika pertsonarengana hurreratzeko balio dabe. Monumentuetatik eta paisaietatik hasi eta tradizinoetara, lanbideetara edo bizimoduetara arte, Jardunaldietan ondare materiala zein immateriala lantzen da, ikuspegi barriakaz ezagutzeko eta gozatzeko.
Urte bakotxean gai bat hartzen da haritzat, eta aurtengoa ‘Ondarea gure eskuetan’ da. Ondarea garenaren parte da, baina haren jarraipena ez dago bermatuta, mehatxupean dago hainbat errazoi dirala-ta: klima-aldaketa, gure herri eta urien eraldaketa, gizarte-aldaketak, ezagutza eta tradizinoak galtzea kasurako.
2026an ondare zaurgarri horri begiratzera eta hori jagoteko eta transmititzeko zer egin geinken gogoeta egitera gonbidatzen gaitue Ondarearen Jardunaldiek.
Programa zabala dago, 270 kultur proposamen baino gehiago, 77 udalerritan, danak doan. 172 erakunde atontzailek hartuko dabe parte, besteak beste, kultur alkarte eta erakundeak, museoak eta udalak.




