EtnografiaZahar-barriak

Ondarearen Nazioarteko Jardunaldiak urrian

Posted on

Aurten be Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, hainbat ekitaldi egongo dira urrian zehar lurralde osoan.

Herri, udal, alkarte, erakunde eta talde askok eta askok parte hartuko dabe programan. Honezkero argitaratuta dago eta komeni da argi begiratutea, hainbeste aukeraren artean ondo planifikatzeko.

Hitzaldiak, erakusketak, ibilaldiak… formato guztiak dagoz. Eta gaiak be bai. Gai nagusia aurten ‘paisaia’ da, baina horrek leku bakotxean itxura ezbardina hartuko dau.

Gure inguruak ezagutzeko aparteko aukera!