BarriketanEtnografia

Sagar klaseak

Posted on

Lezamako Jose Antonio Dañobeitiak dinoan lez, fruta asko euki eben etxean, sagarrak eta madariak klase guztietakoak. Sagarretan: urtebetea, bostkantoia, txarba, gazak… Sagardaoa be egiten eben gitxienez urtean barrika bat. Horretarako lehenengo sagarrei heltzen itxi, eta txikitu egiten ziran azkoreagaz edo ahal zan moduan, orduan ez zan txikitzeko makinarik egoten. Gero prentsara botaten ebezan eta txakolina egiteko prozesua gaurkoaren antzekoa izaten zan.