BarriketanEtnografia

Sarakoetxe jaietako eskota

Posted on

Lemoizko Marcelino Urrutiak dinoskun lez, eskotarako, gazteak Armintzara joaten ziran idiakaz eta gurdiagaz, lorakaz eta erramakaz adornauta, zaragiaren bila. Eta handik jentea eskotaren atzean etorten zan soinu eta guzti. Gero ardaoa banatu eta edan egiten eben; zerbezea-eta bere egoten zan. Bolandera hotsean etorten ziran. Danatariko jentea egoten zan, eskotaren atzean gazteak gehiago baina jaia danentzako zan.