BarriketanEtnografia

Trigerua

Posted on

Urdulizko Mari Tere Garitaonandiak kontetan dauanez, trigerua antxina garia garbitzeko erabilten eben, eta indabak garbitzeko gaur egun be erabilten dabe. Indabak batzen diranean, normalean ondo soldu barik egoten dira, eta artoagaz batera erein badira, lehenengo artotik aparta behar dira; eta paluetan ipini ezkero, paluetatik aparta. Gero orriak kendu eta kamaran ondo sikatzen itxi.

Eguzkia egoan egun baten, kanpora atara eta izara batzuen ganean paluakaz jo-jo egiten ziran azalak kentzeko. Gero batu eta trigerutik pasetan ziran hautsa kentzeko eta zakuetara bota. Eta neguan, haize egun baten, trigeruan ipini barriro eta haizeak kentzen eutsen txarrikeriarik gehiena. Eta gero aparta egiten ziran, onenak hazitarako, beste batzuk saltzeko, eta beste batzuk jateko.