BarriketanSin categoría

Txilibituak egiten

Posted on

Jesus Eguzkizak dioskun lez, zulo bateko txilibituak egiten be ibilten ziran leizar erramakin. Oso erraza da egiteko. Udabarrian urak igoten deutso leizarrari, kutxillo kirtenagaz jo-jo egiten jako azala apurtu barik eta klak ateraten da azala osorik buelta-erdia emonda. Gero ahoa eta arnasa-bidea egiten jakoz, txistuagaz busti, azala sartu eta bere lekuan ipinten da. Holan, arnasea botateko zuloa eta arnas-bidea dituanez, fi-fi-fi-fi jo egiten dau.