HizkuntzaZahar-barriak

Udalekura Salto!!!

Posted on

‘Salto!‘ ipini deutsie lematzat UEMAk 14-18 urte bitarteko gazteentzat eratutako udalekuei. Guztira 120 gaztek parte hartuko dabe udaleku ibiltarian. Bederatzi egunetan, Orozko, Areatza, Otxandio eta Diman zehar, Arratia eta Gorbeialdea ezagutzeko aukerea eukiko dabe.

Jarduera horren helburua da gazteok euskerearen inguruan sensibilizatzea, kontzientzia hartzea eta eragile aktiko bihurtzea.

Era berean, gazteen arteko sareak sortzea be gura da udalekuaren bitartez, beste arlo batzuetako helburuakaz batera: genero-estereotipoei eta rolei aurre egiteko bardintasunezko eta errespetuzko jarrerak zabaltzea; ibilaldietako eta herrietako baliabideak aprobetxatuz ingurumen- eta ekologia-kontzientzia garatzea.