HizkuntzaZahar-barriak

Udaltop jardunaldiak maiatzaren 12-13an

Posted on

Udaletako euskera teknikariak alkartzeko eta esperientziak trukatzeko jardunaldia da Udaltop, urtero egiten dana. Aurtengoa maiatzaren 12 eta 13an egingo da Lasarte-Orian.

Aurtengo gaia esanguratsua da guztiz: «Eskolak bakarrik ezin badu…». Hau da, eskolan euskerea irakasten da, baina gazteek hizkuntza erabili dagien, eskoletan egiten danaz gainera, herrietan, udaletan, beste zeozer egin daiteke?

Gai hori erabiliko dabe, bai erakundeetako ordezkariek, bai kanpoko beste esperientzia batzuk azalduko dabezan hizlariek. Gai garrantzitsua, pil-pilean dagoana, duda barik.

Aurten Hizkuntza Politikak ez eze, Hezkuntzak be parte hartuko dau jardunaldian. Izena emoteko epea zabalik dago.