UEMAk ‘Iñaki Arregi beka’rako deialdia egin dau, laugarren aldiz. Helburua da udalerri euskaldunetako herritarren bizipenak, hautuak, ideologiak eta portaerak aztertzea, eta udalerri euskaldunen eta arnasguneen inguruko pentsamenduan ekarpena egitea. Arlo horreek landuko dabezan ikerketa-gaiek izango dabe lehentasuna beka emoteko orduan.
Egitasmoak aurkezteko azaroaren 20ra arteko epea dago. Lan bi sarituko dira, bakotxa 6.000 eurogaz. Epaimahaiak abenduaren 10ean jakinarazoko dau emaitza, diruz lagundutako ikerlanak zeintzuk izango diran adierazteko. Egun horretatik aurrera, bekadunek hamar hilabete eukiko dabez ikerketa egin eta lana amaituta aurkezteko. Gehienez 200 orrialde izan beharko dabez saritutako lanek. Beka banakoek zein ikerketa-taldeek jaso ahal izango dabe.
