HizkuntzaZahar-barriak

Umeen astialdia euskeraz Euskeraren Etxean

Posted on

Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroan Hostopostoak familientzako programa ipiniko da martxan maiatzaren 29an.
Ekimenaren helburua euskeraz eta familian jolastea da, pandemiak eragindako krisialditik indartuta atera gaitezan, jolas kooperatiboaren bitartez euskera indarberrituz eta familia-loturak sendotuz.

Hostopostoak 4 eta 10 urte bitarteko umeak daukiezan familia zein taldeentzako ekimen dibertigarria eta hezitzailea da, mahai-jolas erraldoi
bat atxakia dala. Hileko azkenengo zapatuetan egingo da, goizez (hiru txanda egongo dira). Erreserba egiteko: Tel.: 94 402 80 81.

Pandemian, ikastetxeak itxi ziranean, ume eta gazte askok euskereagaz euken hartu-emon bakarra guztiz murriztu zan. Ikasle askorentzat euskerearen erabilera etxeko lan edo online saioetara mugatu zan, eta ondorioz, nabarmen urritu zan.

Umeek eta gazteek espazioak behar dabez familiagaz olgetako, jolasean ikasi egiten dabe eta. Horretarako, familiako jolas kooperatiboaren alde egin da, parte-hartzaile guztien irudimena eta ahalmen sortzailea sustatuz.

Hostopostoak jolasaren bidez, esperientzia dibertigarria bizi nahi da euskeraz, familiako harremanak hobetzeaz batera. Aldi berean, euskerearen balioa, errespetua, entzutea, alkarrizketa, sormena eta irudimena landu nahi dira.