LiteraturaZahar-barriak

Unai Elorriagak Kritikaren saria hartu dau Iturria lanagaitik

Posted on

Unai Elorriagak irabazi dau Espainiako Literatura Kritikarien Alkarteak emoten dituan kritikaren sarietatik euskerazko atalari jagokona. Iturria lana dala-ta emon deutsie saria Narratiba arloan.

Poesiaren arloan, euskeraz, Pello Otxotekok irabazi dau Itsas bizimina lanagaz.

Euskerazkoakaz batera, gaztelaniaz, katalanez eta galizieraz idatzitako lanak be saritu ditue. Aurten udabarrian barik, pandemiak behartuta, egunotan iragarri dabez sariok.

Guztira, hogei kritikarik osatu dabe epaimahaiak lanak goraipatu egin ditu, hori da-ta aitamen honek dakarren saria.