LiteraturaZahar-barriak

XIV. Balendin Enbeita bertso-papel lehiaketa

Posted on

Balendin Enbeita bertso-papel lehiaketeak XIV. edizinoa beteko dau aurten, Uribe Kostako ALBE bertso-eskoleak antolatuta.
Bertsoak idatziz sortu behar dira, gaia, doinua eta neurria libreak dirala. Horretarako irailaren 30era arteko epea dago, eta posta arruntez zein posta elektronikoz aurkeztu leitekez. Gura daben guztiek parte hartu leikie, eta partaide bakotxak nahi beste bertso-papel bialdu leikez.

Maila bitan banatuko ditue parte-hartzaileak: helduen mailan 18 urte edo gehiagokoak lehiatuko dira, eta 8-12 bertso artean izan beharko ditue euren sortek. Gazteen atalean (17 urtetik behera), 6-12 bertso artean eskatu ditue.

Maila bakotxean hiru sari egongo dira, baina parte-hartzaile bakotxak sari bakarra baino ezin izango dau eroan. Sorta bat baino gehiagogaz irabazi ezkero, balio gehien dauen saria emongo deutse.

ALBEk izentautako epaimahaiak aukeratuko ditu irabazleak, eta urte amaierako ALBE Galan emongo ditue sariak.