HizkuntzaZahar-barriak

XVI Jardunaldiak hizkuntzaz jabetzen (0-6)

Posted on

Mendebalde Kultura Alkarteak XVI. Jardunaldiak egingo ditu. Urtero ohi dauan moduan, euskereagaz zerikusia daukan gai bat jorratuko da, aurten Hizkuntza jabetzen (0-6) izenburua jarri deutse gaiari.

Jardunaldiak 2012ko maiatzaren 4an eta 5ean egingo dira Euskaltzaindiko Aretoan, Plaza barria 15ean.

Hizlariak honeek izango dira: Olatz Zabalondo, Marian Araucua, Andoni Barrea, Ibon Manterola, Marian Bilbatua, Idurre Alonso, Maider Huarte, Jone Ozerinjauregi, Aintzane Etxebarria, Ains Dufau eta Sabin Gorrotxategi.

Urteko egiten dan omenaldian, aurten Kepa Malleari egingo deutsie gorazarrea.