BarriketanSin categoría

Zaletasunaren jatorria

Posted on

Jose Antonio Gisasolak («Zelai») kontetan daben lez, amaren partetik birraitita palankaria zan, osaba bat harri-jasotzailea, eta zaletasuna harexegandik jatorkola uste dau. Berari Asabe esaten eutsien gaztetan, eta aitak esplikau eutsan amaren baserriaren izena zala eta osaba harri-jasotzailearena. Hamabi urterekin hasi zan lehenengo harriak altzetan. Kamino ertzetan egoten ziran petril biribilei heltzen eutsen berak. Hamabost urterekin Bermeora eta zinera joaten hasi ziran. Auzoko ermitan mezea egoten zan eta eskupelotan egiten eben eleizpean. Bera bete-betean sartu zan harri-jasotze munduan, itsututa. Lagunak ikusten ebazan edaten eta, baina bera harri-jasotze munduan sartu zanez, ez eban egiten.