Dakienak dakiHizkuntza

ZERBAIT daukazue hor esateko?

Posted on

Aurkezpen edo azalpen baten ondoren entzuleei itauntzen jake sarritan: “¿Teneis algo que preguntar? ¿Algo que decir?”. Eta euskeraz batzuetan, erdereari men eginez, itauna horretara egiten da. Aukera bi emongo ditugu itaun hori egiteko.

Lehenengoa: “Ezer badaukazue esateko?” Edo: “Badago ezer itaundu beharrekorik?”. Eta ezer barik zeozer erabili ezkero: “Zeozer badaukazue esateko, edo itauntzeko?”.

Baina diferenteak dira bata eta bestea. Ezer badaukazue… itauntzen dogunean, aukera guztiak dagoz zabalik, edozer izan daiteke. Zeozer badaukazue… itauntzen dogunean, zeozer konkretua edo partikularra aitzen emoten da.

Erregalu baten xuxuan dagoan umeak itaundu leio amari, erosketak egin ostean etxera datorrenean: Ezer erosi dozu niretzat? Edo itaundu leio: Zeozertxu badaukazu niretzat? Ez da bardin, batera edo bestera egin itauna.