HizkuntzaZahar-barriak

Zornotzako baserriak argitalpen baten

Posted on

Amorebieta-Etxanoko baserriak izeneko argitalpenean herriko 507 baserriren argazkiak batu dabez, Sociedad Artístico Cultural Zornoza alkarteak egindako lanean. Argazkiakaz batera, baserri bakotxaren ganeko informazinoa be badago. Udalaren laguntasunagaz, oraingoz PDFan atera dabe, baina laster papelean be agertuko da.

Herria zabala da, eta edukia lau eremutan banatu dabe: Zornotza (199), Etxano(67), Euba (153) eta Boroa (88). Kasu askotan, aspaldiko irudiak dira, eta argazkian egon arren, baserri batzuk galduta dagoz honezkero, edo bertan behera itxita.

Materiala batzen itzelezko beharra egin dabe egileek, 1980ko hamarkadan hasi ziran-eta Sociedad Artístico Cultural Zornozaren inguruko kide batzuk argazkiak egiten eta datuak batzen.