Dakienak dakiHizkuntza

ZORROTZA PUNTA Bilboren egitasmo estrategiko nagusietariko baten gunea

Posted on

Leku-izenakaz zerikusia daukan puntua da Zorrotza Punta honena. Erdal izena da guztiz holan idatzita, Zorrotza gorabehera, edo hibridoa, baina gaztelania ardatz dauela. Punta Zorroza euskeraz emoteko modua, Zorrotza punta da. Izenakaz erabili ezkero, punta atzetik darabilgu ia beti: mendi puntara igon, mihin puntan euki berbea, torre puntatik jausi. Eta egitura horregaz sortuak dira beste leku-izen asko: Mendiondo. Autzagane. Kamiñazpi edo Artabe.

Bide batez, Bilboko Zorrotza auzoaren aurrez aur dagoan Zorrotzaurreko erdi-islatxo hori dana barritzera doazenez, ointxe da momentua hor sortuko dan izendegi barriari izenak euskeraz eta ganoraz ipinteko. Eta bardin balio dau beste edozein lekutarako: urigintza eta etxegintza hain bizkor doazenez, leku-izen barriak sortu beharra toketan da, eta horri bere garrantzia emon behar leuskioe gure herri-agintariek.