BarriketanEtnografia

Artzainaren tresnak

Posted on

Artzainak gaztaia egiteko erabilten dauzan tresnei buruz egiten dau berba Atxondoko Jesus Eguzkiza Eguzkik. Legarra egin eta gero, esnea mamindu egiten da ─37 gradutan berotu, gatzagia edo legarra egin, eta orduan mamintzen da esnea─. Mamindu ostean, malatsaz apurtu egin behar da goporrean dagoan esnea, eskuakin zapaldu eta gaztanontzira eroaten da. Bertan zapal-zapal egiten da.

Gaztanontziak era askotakoak dagoz. Toki batzuetan zumitza (zimitz) deitzen deutsie, lehen zumitzazkoak ziralako. Bitarteetatik gatzurea jausten da eta goian geratzen dana mamina da. Sarritan harri bat ipinten jako, pisu pixka bat egin daian. Egun batzuetan euki eta gero, gazta barria daukagu. Horretan be erabilten dira marrazkiak. Gaztaiak marrazki hori aterako leuke gogortu eta gero. Hori artzainaren izenpea edo ikurra izango litzateke. Beraz, zumitza edo gaztanontzia dogu tresna hau.