‘Irailekoak’ poesia-jaialdia Euskaltzaindiak antolatzen dau urtero sasoi honetan. Aurtengoa Itsasun, Lapurdin, izango da irailaren 26 egun osoan eta 27 goizean.
Jaialdi horretan euskal poeten lanari ikusgarritasuna emon gura izaten jako, sortzaileei plaza bizi eta erakargarri bat eskainiz, beren lanak erakutsi deiezan. Aurtengo ekitaldian doluaren poesia zaharrari erreparauko deutsie, eta gai hori landuko dau Karine Etcheverry irakasle eta soziolinguistak «Minaren oihuez, berbez eta kantuez» izeneko hitzaldian.
Horrez gainera, kantaldiak, poesia-errezitaldiak, irakurketak… izango dira, poesiaz gozatzeko asteburu batez.




