LiteraturaZahar-barriak

Azkue Literatura sarirako deialdia zabalik

Posted on

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak R. Mª Azkue Literatura Sarien 2021eko deialdia zabaldu dabe. Gazteak literatura mundura ekarteko helburua daukien sariotara euskeraz idatziriko narrazinoak eta olerkiak aurkeztu daitekez, beti be originalak eta inoiz argitaratu bakoak.

Genero bakotxak maila bi ditu: A maila (2008, 2009, 2010 eta 2011n jaioak), eta B maila (2004, 2005, 2006 eta 2007an jaioak).

Lanak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza nagusira (Plaza Barria, 15/ 48005) bialdu behar dira, abenduaren 20ra bitartean.

180 eta 300 euro bitarteko sariak emongo dira, narrazinoan zein olerkian, eta parte-hartzea bultzatu guran, 500 euroko saria emongo jako lehiaketara ikasle gehien aurkezten dauen ikastetxeari.