LiteraturaZahar-barriak

Babel, poesia eta musika emonaldia

Posted on

Patxi Zubizarreta idazlearen Julien Vinsonen hegaldia nobelan oinarrituta, errezitaldia egingo dau egileak berak Bilbon. Ekitaldia irailaren 19an izango da, Bidebarrieta liburutegian, iluntzeko 7:30ean.

Poesia eta musika emonaldi horretan, Patxi Zubizarretaren hitzak, Maddi Oihenart kantariaren saioa, eta Pello Ramirez musikaria izango dira.

Honan dino egileak:

«Julien Vinsonen hegaldia nobelak badu poesiatik –globo bat hegan poema bisual baten antzekoa da–, badu historiatik eta folkloretik, badu linguistikatik –hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera eskaintzen du—. Beharbada XIX. mendean horrexegatik izan ziren hain ugariak orduko bascologue edo euskalariak. Simetrietan eta paralelismoetan aurrera, gaiak eta garaiak txirkordatuz, hemen dauzkazu Saturno aerostatoaren gorabeherak eta menturak, oraingoan nobelaren paperetik zeure belarrira xuxurlatuak.»