HizkuntzaZahar-barriak

Euskerea ikasteko laguntzak bilbotarrentzat

Posted on

Bilboko Udalak 700.000 euroko diru-poltsa jarri dau herritarrei euskerea ikasteko laguntzatan banatzeko. Horretarako bakotxak eskaria egin behar dau hemendik eta maiatzaren 5era bitartean.

Eskaria egiteko baldintza batzuk bete behar dira: erroldatuta egotea, gitxienez azpimaila bat gainditzea, % 60ko asistentzia eskoletara eta erakunde publikoakaz zorrik ez izatea.

Bilboko zein Bilbotik kanpoko homologautako edozein euskaltegitan euskera-ikastaroren bat egin ezkero, gura daben guztiek eskatu ahal izango dabe laguntasuna, eta dirua agortu arte banatuko da, bakotxari ahalik eta gehien emonda.

Eskaerak modu bitan aurkeztu daitekez: udalaren web-orriaren bidez (www.bilbao.eus) edo erregistroan, herritarren arretarako bulegoetan.