HizkuntzaZahar-barriak

Badator aurtengo Ibilaldia

Posted on

Aurten Durangoko Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolek antolatu dabe Ibilaldia. Maiatzaren 29an Durangoko kaleetatik egingo dabe ibilbidea. Izan be, partaidetza gura dabe, bardintasunaren alde egin eta ingurumenagaz konzientzia hartzeko eragitea helburu dala.

‘Dagigun!’ izango da goiburua, euskaldunen konpromisoa erakusteko bai euskereagaz bai ikastolen proiektuagaz.

Programa ugaria egongo da adin eta gustu guztietako jentearentzat. Kontzertu handien ordez, ekintza eta saio parte-hartzaileen alde egin dabe, guneetan adin guztietako jenteak gozatzeko moduko ekitaldiakaz.