LiteraturaZahar-barriak

Errezitaldi musikatu eta dantzatua Bidebarrietan

Posted on

Bidebarrieta kulturuneak errezitaldi berezia dakar uztailaren 2rako, arrastiko 7retan.

Izenburua ‘Sosegurako kapsulak -para, escucha, mira-‘ izango dau errezitaldiak, hainbat lagunek parte hartzen dabela.

Testuak Patxi Zubizarretarenak dira, musika Pello Ramirezek jarriko dau, Maddi Oihenartek ahota, eta Sahatsa Ramirezek dantza.

Ekitaldia doakoa da, baina aforoa dala-ta, gogoan hartu sarrerea edo konbitea hartu behar dala.