LiteraturaZahar-barriak

Badator Durangoko Liburu eta Disko Azoka

Posted on

Abenduaren hasieran, euskereagaz lotutako data garrantzitsu bi dagoz urtero-urtero euskalzale asko batzen dituenak: Euskerearen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an, batetik; eta Durangoko Liburu eta Disko Azoka, abenduaren 6tik 10era, bestetik.

Aurten be, Euskerearen Eguna ospatzeko herri, eskualde eta lurralde guztietan egin dira hainbat ekitaldi. Gure hizkuntzari behar dauen lekua emoteko.

Eta Durangoko Azokan be beste hainbat jarduera egongo dira, euskal kulturaren produktu barriak eta emaitzak erakusteko.

Liburu-aurkezpenak, musika-saioak, umeentzako tarteak, teknologia barrientzakoa… euskereak kultur-produkzinoan gaur egun leku handia hartzen dau, eta Azoka da horren erakuslehiorik onena.