EtnografiaZahar-barriak

«Lezama sei bihotz taupadatan» ikusgai Lezaman eguenean

Posted on

Hil honen 30ean, gaueko 10:00etan, ikusi ahal izango da bigarrenez Lezaman Labayru Fundazioak egindako «Lezama sei bihotz taupadatan» izeneko ikusentzutekoa. Futbito zelaian izango da, kanpoan, gauaro zoragarriak lagunduta.

Hilaren 18an egin zan lehenengo pasea, euskera hutsean, eta bigarrena eguenean egingo da, euskeraz baina gaztelaniazko azpidatziakaz.

Ordu eta erdiko bideoan, Lezamako bizimoduaren barri emoten da, sei ataletan banatuta, herritarrek emondako lekukotasunen bitartez azalduta. Herriko ohiturak, bizimodua, historia, lanbideak, zaletasunak… garanduten joango dira herritarrak eurak, sei atal, sei bihotz taupada osotuaz.

Konbidauta zagozie!