Dakienak dakiHizkuntza

Bai, nagusi!

Posted on

“Bai, nagusi!”, “Aurrera, lehendakari!” eta era horretako aurkezpen edo erantzun formulak sarri entzuten dira, batez be jente aurreko ekitaldietan. Eretxirik horren ganean?

Oker erabilita dagozala, berba baten esanda. Errespetu eta begirunea zor jakon edozeini dei egiten jakonean, -a artikuluaz –eta pluralean –ak artikuluaz– markatzen dogu izena: Agur, JaunA edo Agur, JaunAK. Ondo etorria, LehendakariA edo Lehendakari jaunA. EpaileA / Epaile jaunA, argitasun bat emon neike? Bai, nagusiA, Bai, ugazabA edo Ez, ugazabandreA.

Barregarria da agintedun edo goi-karguan dagoan bategana zuzentzea esanez: Aurrera alkate! Agur, Ahaldun Nagusi!, Eutsi gogor, Lehendakari!.

Edota irakasle danari zuzentzeko ikasgelan entzuten diran batzuk: Zu, irakasle! Ez, maisu! Arrazoi duzu, andereño! Danetan toketan da esatea: Bai, irakaslea! Ez, maisua, Arrazoi santua daukazu, andereñoa.

Jainkoari errezu egikeran be, ez deutsagu esango: Parkatu, Jainko! Esatekotan be: Jainkoa, parkatu!

Mugatzaile barik erabilten ditugunak, konfiantzaz edo etxekotasunez berba egiten deutsegunakazkoak dira, etxekoakaz, lagunakaz eta holan: Etorri hona, ume! Ederra zagoz, neskato! Begi politak daukazuz, neskatila! Nora hoa, mutiko! Zer behar dok, lagun!

Edo Bermeo aldean entzuten dan moduan: Bai, alabatxi! Ez, alabatxi!

Baina etxeko andra-gizonen artean be, konfiantzea gorabehera, Bai, gizonA eta Ez, andreA esaten dogu, eta ez bai, gizon eta ez, andra!Agur jaun-andreak! Aurrera alkatea! Bai, lehendakaria! Gizona, erdu hona! Andrea, ikusi hau! Etorri hona umeak! Maisua, non dago hori? Andereñoa, azalduko dozu barriro, mesedez?