HizkuntzaZahar-barriak

Derioko Udako Ikastaroak 50 urte

Posted on

Ekainaren 15ean Derion ospatuko dabe Derioko Udako Ikastaroak aurten 50 urte beteten dituala. Horretarako, ikastarokide izandako ikasle-irakasleak han alkartuko dira ekitaldi baten eta osteko bazkarian.

Urteotan guztiotan bost mila ikasletik gora igaro dira Derioko eskoletatik, garai eta giro oso ezbardinetan. Izan be, sorrera, 1970ean, Diktadurako giroan kokatu behar da, euskerazko irakaskuntzarik ez egoan garaian. Ordukoak dira hainbat eta hainbat euskal kulturako mobimentu eta alkarte.

Seminariorako ekintza moduan sortu bazan be, berehala zabaldu zan gizarteko arlo guztietako jentearengana. 1980ko urteetan euki eban ikaslerik gehien, irakaskuntza euskeraz arautu ahala etorri zan neurrira.

Hasierako ikasleak euskaldunak ziran, euren ama-hizkuntzan leiduten eta idazten ez ekienak, eta horretara joaten ziran eskoletara. Gaur egun egoera oso ezbardina da, eskolan ikasitakoak izan arren, maila hobea hartzeko preminea daukenak dira.

Zorionak!!!