LiteraturaZahar-barriak

Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketa, azaroaren 6tik 29ra bitartean

Posted on

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa taldeka jokatzen da, maila bitan banatuta: A mailak, 18 urtera artekoak, eta B mailan 19-26 urtekoak. Talde bakotxean hiru-lau lagunek kantauko dabe.

Taldeka kantatzea da sariketaren bereizgarri nagusia. Hau da, taldekideen lana talde moduan baloratzen da eta saio bakotxean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten dau aurrera.

Aurten hamabost taldek hartuko dabe parte, eta beraz, 50 bertsolari inguru ibiliko dira kantuan. Kanporaketa bakotxeko talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da, eta finalaurreko bakotseko irabazlea finalera.

Lau kanporaketa jokatuko dira lehenengo (Markina, Bemeo, Zalla eta Zornotzan), finalaurreko bi gero (Getxon eta Mungiak), eta azkenik, finala (Bilbon, BBK Gelan).

Sari nagusia taldeko plan bat izango da egun osokoa. Horrez gain, finalaren egunean, parte hartzaile bakotxarentzako oparitxoa bananduko da eta aurten, gainera, kantakera onenaren saria be egongo da.