LiteraturaZahar-barriak

Literatura topaketetarako izena emoteko epea zabalik

Posted on

Bizkaiko Foru Liburutegiak literatura topaketak eratu ditu barriro datorren ikasturterako. Saioak irailaren 21etik abenduaren 14ra, hamabostero izango dira eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartzeko izena emon behar da ekainean zehar, hilaren 28ra bitartean, liburutegiko webgunean.

Dinamizatzailea Julen Gabiria idazlea izango da, programa honeri jarraituz:

  • Irailak 21. Emilienne Malfatto. Deitora zaitzala Tigrisek. Tafalla: Txalaparta, 2023.
  • Urriak 5. Trueba; Almandoz. Natasha. Donostia: Farmazia Beltza, 2022.
  • Urriak 19. Slavenka Drakulic. Han ez banengo bezala. Donostia: Pasazaite liburuak, 2018.
  • Azaroak 2. Jon Mirande. Haur besoetakoa. Donostia: Erein, 2007.
  • Azaroak 16. Edith Wharton. Ethan Frome. Donostia: Erein; Iruñea: Igela, 2022.
  • Azaroak 30. Oihane Amantegi. Cayo Hueso. Aduna: Elkar, 2023.
  • Abenduak 14. Harkaitz Cano, Unai Iturriaga; marrazkia, Joseba Larratxe. Ni ez naiz Mikel Laboa. Donostia: Elkar, 2022.

Bertara doazenek, aurretik irakurriko dabe egunerako programautako liburua, gero dinamizatzaileak gidatuta, komentatzeko. Helburua da azaleko irakurketatik harago joatea eta analisian murgiltzea, ikuspuntuak eta eretxiak trukatuz, taldean aktiboki parte hartuta; azken baten, danen artean irakurketa aberastea.