LiteraturaZahar-barriak

‘Bizkaidatz’ literatur lehiaketarako deia

Posted on

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz 2023 XV. Literatura-sarirako deia egin dau. «Esta historia la escribes tú / Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da» leloagaz iragarri ditu bertan parte hartzeko arauak.

Izan be, lehiaketa honetan idazle batek hasitako narrazinoari jarraipena eta atzena emon behar jako.

Modalidade bi dagoz, euskeraz eta gaztelaniaz. Aurten euskarazko atalean, Jabi Elortza Antia idazleak prestau dau «Marlon» kontakizunaren hasierea. Eta gaztelaniazko atalean, Begoña Elorrieta Puente idazlearen «Alud» kontakizuna aurkeztu da lehiakideek jarraitzeko. Guztira 12-15 orri bitarteko testua ondu behar da.

Lanak aurkezteko epea irailaren 8an amaituko da. Modalidade bakotxean hiru sari egongo dira, lehenengoa 2.000 eurokoa, bigarrena 750 eurokoa eta hirugarrena 250 eurokoa.