Zahar-barriak

Lur hau gurea ikuskizuna Mungian

Posted on

Lur hau gurea izena dauka aurten Mungiako sanpedroetarako Amilotx dantza-taldeak prestau dauen dantza-ikuskizunak. Dantzariakaz batera izango dira herriko kantari-musikariak, Oreka TX, Mikel Markez eta Andrea Bidart.

Euskaldunok munduan zehar asko mobidu gara, migrazinoa gure artean zabal-zabal ibili da, eta horreetariko kasu bat da ikuskizunaren ardatza.

Ameriketara doan euskaldun baten istorioa da dantza-ikuskizunaren ardatza. Era askotako musika motak erabilita, dantzen bitartez erakutsiko da Euskal Herria zelangoa dan, Ameriketarako bidaia, eta hango bizimodua, harik eta protagonista hil arte.

Gura dauenak Mungiako Matxin plazan dauka hitzordua, San Pedro egunean, jaietako egun nagusian.