InternetZahar-barriak

Blogetan!

Posted on

Azkue Fundazioak Blogetan! Euskal blogariak lehiarako deia egin dau, ARGIAgaz batera eratuta. Lehiaketaren helburua da, euskerazko edukiak sarean ugaritzea ezeze, blogari euskaldunen jarduera sustatzea eta onenak aukeratzea. Irabazleak aukeratzeko epaimahaiak eta internet bidez publikoak emondako eretxia hartuko dira kontuan.

Parte hartzeko euskaraz idatzitako blog bategaz izena emotea nahikoa da, horretarako martxan jarri daben Blogetan.com webgunean. Urtarrilaren 26 arte dago epea zabalik.

Lau kategoria ezarri dira:

  • Kultura arloko blogak (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika)
  • Gizarte eta Politika arloa (kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea)
  • Aisialdiagaz zerikusia daukenak (zaletasunak, kirola, bidaiak)
  • Zientzia eta Teknologia (natura, osasuna, arkitektura , informatika)

Guztira bost sari emongo dira, kategoria bakotxean bat, eta blogari barrienari beste bat, 2013an sortutako blog barri bateri emongo jakon saria.