HizkuntzaZahar-barriak

Botaba! lehiaketa martxan

Posted on

Bigarrenez egingo dau aurten Labayru Fundazioak Botaba! euskerazko esamoldeen lehiaketea. Azaroaren 5etik aurrera, hile osoan parte hartu ahal izango da.

Horretarako, esamolde bat hartu, hori erabiliz bideo bat sortu, eta Instagramera igon behar da. Hortik aurrera, botoak batu eta epaimahaiaren balorazinoa beharko dira sariak irabazteko.

Sari nagusia lau egunerako Europako uri baterako bidaia izango da, El Corte Inglesek emonda. Baina beste sari asko dagoz, kategorien arabera: Nekaturreko agroturismo baten asteburu bat, Sagardotegi baten afaria kuadrillarentzat, eta abar.

Begiratu botaba.eus webgunean argibide guztiak eta animau parte hartzera.

Gaztea irratian jarraipena egingo jako lehiaketeari, eta ETBko Gure kasa saioan be bai.

Babesleen artean, ostera, EAEko hiru Aldundiak, hiru hiriburuetako udalak, BBK, Eusko Jaurlaritza eta sari-emoileak dagoz.