Casa y familia en Vasconia Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egitasmoa zazpigarren emaitza da. Aurretik elikadura, bizitzako eta heriotzako erritoak, abeltzaintza eta artzaintza, ume-jolasak, eta herri medikuntzari buruz egindakoai gehitu jake.
Ikerketa honetan Euskal Herriko zazpi lurraldeetan egindako inkesten emaitzak batzen dira. 87 herritan 750 inkesta egin dira, eta emaitza da 1.052 orri eta 518 irudiko liburu ederra. Liburuan datuak jaso dira, ez da interpretazinorik egiten, hori geroko geratzen da, beste ikerlari batzuk horren ganean teoria egin dagien.
Aurkezpenean parte hartu eben Ander Manterola Atlas egitasmoaren zuzendariak, Gorka Martnez BBK Fundazioko zuzendariak, Jose Luis Iparragirre Eusko Jaurlaritzako Ondareko zuzendariak eta Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputadeak. Horrez gainera, berba egin eben Segundo Oar-Arteta erredekzino taldeko kideak eta Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko zuzendariak.
Danak zoriondu ebezan egileak eta eskertu erakundeak egitasmoari emondako babesa.