Ez dot txarto topetan norantzean esatea, “en dirección a” erderazkoa euskeraz esateko, baina egokiago ikusten dot noranzkoan. Lehenengoari ezer kendu barik, bigarrena hobetsi. Norabide be berba egokia da.
Gaur goizean Txorierriko korridorean auto-pilaketak gertatu badira, auto-ezbehar bat dala-ta Galdakaorantz doan autobidean, Galdakaorako norantzean entzuten dan moduan, esan daiteke era berean: Galdakaorako noranzkoan edo Galdakaorako norabidean be. Eta larri-larri, Galdakaorako norakoan be bai.
Beste era batzuk be badagoz hori esateko, beti erregistro bera ez erabilteko. Esaterako: Galdakaorantz edo Galdakaorako bidean.
Adolfo Arejita




