Dakienak dakiHizkuntza

‘Eskerrik!’ txarto / Zuzen: ‘Eskerrik asko, esker mila, mila esker, esker anitz’…

Posted on

Aspaldion gazteen artean-eta asko zabaldu dan beste esakera bat da Eskerrik. Ondo al dago hori?

Ezetara be ez. Eskerrik!, holan bakarrik erabilita ezin lei esan, erderazko “¡Gracias!” edo “¡Muchas gracias!” esateko. Moda kontua dalakoan nago, gazteen artean zabaldu dan modakeria bat, esan lei. Eskerrik asko da formula egina. Edo esker mila, mila esker, esker anitz edo besteren bat.

Atzizki hori, -ik, askotasuna edo ugaritasuna adierazoteko, asko, nahikoa, gitxi, erdia eta hatarikoakaz erabilten dogu: Buruausterik asko emoten deustazu aspaldion! Berbarik nahikoa da gaurkoz eta goazen etxera! Arazorik gitxi behar dogu hemendik aurrera. Gaurko partidua irabazten badogu, biderik erdia eginda daukagu finalerako. Konturik sobra eta lar daukak hik!.

Eta sintagman bakarrik darabilgunean –ik hori, harridura eta hanpadura kontestuetan baino ez dogu erabilten: Bajagok hemen zereginik, mutilak!

Baina osterantzekoetan hoba dogu –a atzizkiagaz markatzea: Domekan euriA egingo dau esatea normalagoa da, Domekan egingo dau euriRIK esatea baino, baldin sekulako euritzak egin behar ez baditu domeka zorioneko horretan.

Adolfo Arejita