Ispaster herri txikia da, 800 biztanlekoa, baina eskolea dauka Lehen Hezkuntza herrian ikasteko. Eraikina aspaldikoa da eta zahar geratu da, hori dala-ta, barria egiten doaz. Hori izan da errazoia eskola zaharrari agur egiteko.
Herritar askorentzat herriaren paisaiaren parte da oraingo eskolea, eta ganera, zenbat oroitzapen bertan! Herria egiteko ezinbesteko pieza da, hori ipini gura dabe agirian.
Agurra egiteko hainbat ekitaldi antolatu dabez. Aurreko baten han ikasle izandako guztiak alkartu ziran berenberegi egindako kamiseteagaz argazkia egiteko.
Eta zapatuan, uztailaren 11an, herri-bazkaria egingo dabe. Topaketa ederra da, belaunaldi ezbardinak bat eginda, bakotxa bere sasoiko irakasle-ikasleen akorduagaz.
Horregaz batera argazkiak batzen dabilz, eta orain arte batutakoak ikusgai ipiniko dabez zapatuko bazkarirako.




