Dakienak dakiHizkuntza

Palakada bat lur eta ez *pala bat lur

Posted on

Neurria, batez be bolumena adierazteko gai diran izen asko, barruan edo gainean onartzen dauen gai edo materiaren neurria adierazteko darabilguzanean, -kada atzizkiaz markatzen ditugu euskerearen eremu askotan.

Ez da bat pala bat euki edo palakada bat (area, zerrin, lur, harri, ikatz) euki edo bota.

Sarri irakurri edo entzuten dira honangoak: baso bat ardo, botila bat txanpan, koilara bat jarabe. Gure gomendioa da izenok neurri-izen legez darabilguzanean, -kada atzizkiaz markatzea. Honetara: autobuskada jentea (jatsi da), altzokada piperra (batu dau ortuan), karretilakada bedarra (ekarri dau), kamioikada lurra (bota dau baratzean), botilakada ardaoa (edan dabe), zarankada perretxikoa (batu dogu), galdarakada ura (bota deutse lorai), eskukada urrea (irabazi eban), lapikokada indabea (jan eben).

Edozelan be unidadeaz edo bakarraz dihardugunean, hobeto da esatea: platerkada garbantzua, eta ez batzuek derrigorrezkotzat daukien: platerkada bat garbantzu. Okerra litzateke: *plater garbantzua, eta ez dogu gomendatzen: plater bat garbantzu. Egokiagotzat daukagu: autobuskada jentea, beste honen ordez: autobus bat jente.

Iturriko
2013-05-16