EtnografiaZahar-barriak

Euskal Herriko Atlasa sarean

Posted on

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa sarean konsultau daiteke hemendik aurrera, lehen zortzi liburutan argitaratutako eduki guztiak orain webgune baten dagozalako: atlasetnografico.labayru.eus.

Atlas Etnografikoa Jose Miguel de Barandiaranek prestautako egitasmoa da, inkesta luze baten oinarritua. Emaitza gure ondareari buruzko corpus handia da, 40 urtean landutakoa herriz herri egindako ikerketen bitartez. Barriemoileek emondako datuetan oinarritutako ikerketa honetan, hainbat gai aztertu izan dira: elikadura, ume jolasak, nekazaritza eta artzaintza, etxea eta familia…

Eguneroko bizimodua gaitzat hartuta, gure herriaren nortasuna eta identidadea osotzen dabezan ezaugarri asko jasotzen dira, euskal lurralde guztietan egindako inkesten bitartez.