EtnografiaZahar-barriak

Badatoz Maskaradak Zuberoara

Posted on

Behin Gabonak igarota, hainbat herritan inauteriak prestetan hasten dira, tartean maskaradak Zuberoan.

Aurten Atharratze-Alozeko gazteen ardurapean egingo dira maskaradak urtarrilaren 16an hasi eta apirilaren 17ra bitartean.

Maskaradak inauterietako ohiturak dira, baina honezkero datetan zabal jokatzen dabe, Garizuma eta Aste Santua bera be igaro arte. Iaz, gainera, pandemia zala-ta beranduago hasi ziran, eta ia-ia bat egingo dabe aurtengoakaz.

Dantzan.eus webgunean informazino zehatza dago, bai egutegiarena bai dantzari edo parte-hartzaileena.

Hona aurtengo ekitaldiak:

  • Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
  • Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
  • Urtarrilak 29 edo 30 (data zehazteke): Lexantzü
  • Otsailak 6, igandea: Barkoxe edo Altzürükü
  • Otsailak 13, igandea: Barkoxe edo Altzürükü
  • Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
  • Martxoak 6, igandea: Muskildi
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
  • Martxoak 26, larunbata: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Iruri
  • Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga