Zahar-barriak

Euskal Jaia Areatzan

Posted on

Asteburuan, hilaren 15ean, ospatuko dabe Areatzan aurtengo Euskal Jaia. Egun osoko ospakizuna da, euskal kulturaren ingurukoa.

Bertara hurreratzen diranak hainbat ekitaldi eukiko dabez, tartean dala bertako produktuen azokea eta dastaketa. Musika be ez da faltako, eguerdian kalejirea Akelarre Grass Brass taldeagaz, arrastian kalejirea Eingo taldeko trikitilariakaz, eta gauerako erromeria Lehian taldeagaz eta Oihan Vega DGagaz gero.

Jatekoak azokan erosteko egoteaz ganera, bazkari-afariak be egongo dira, batetik herri-bazkaria eguerdian eta bestetik berakatz-zopea gauean.

Egun osorako plan ederra.