LiteraturaZahar-barriak

Literatura eta memoriari buruzko jardunaldia

Posted on

Euskal literatura eta memoria historikoa gaitzat hartuta, goiz osoko jardunaldia eratu dabe Sabino Arana Fundazioak eta Bilbao 700 Fundazioak alkarregaz, azaroaren 20rako.

Memoria historikoa gerra eta indarkeriagaz zerikusia dauken historiako pasarteakaz lotzen da. Izan be, historia dago alde batetik eta bestetik historia hori kontatzeko moduak eta bitartekoak.

Literaturak bidea emoten dau gerrako pasarteak, bizipenak, ondorioak fikzinoaren bidez azaltzeko. Ha ta guzti be, batzutan ezer ez aitatzea be memoria horren adierazgarria izan daiteke.

Hori dana erabiliko dabe Bilbon, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, hizlari izango diranak: Mari Jose Olaziregi, Patxi Zubizarreta, Ana Urkiza eta Aingeru Epaltza.