HizkuntzaZahar-barriak

‘Euskara bonua’gaz euskerea ikasteko erraztasunak

Posted on

Ikasturtea hasi da eta euskerea ikasteko baliabideak zeintzuk diran jakinarazoteko kanpainea zabaldu dau Eusko Jaurlaritzak Erkidegoko euskaltegiakaz batera.

Aurtengo barrikuntza nagusia Euskara Bonua da, hau da, B1 mailara heldu arte ikaskuntza-ibilbide jarraituagoa, errazagoa eta egonkorragoa errazteko helburu daukan formula.

Azken ikasturteetan euskerea doan ikasteko neurriak sartu dira. Horretara, A1 eta A2 mailetan ezarrita egon dira matrikularen kostua murrizteko mekanismoak. Orain, doakotasun politika hori B1 mailara zabaltzea da helburua, Euskara Bonuaren bitartez.

Euskerea ikasten orain hasten direnek 120 euroko ordainketa bakarra egingo dabe eta, une horretatik aurrera, lau urtera arteko epea eukiko dabe hasieratik B1 mailara heltzeko.