HizkuntzaZahar-barriak

Euskeraren Eguna

Posted on

Abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoaren eguna, Euskeraren Nazioarteko Eguna da. Hori dala-ta, erakunde, udal, alkarte eta ikastetxe gehienek eguna ospatzeko ekintzak egiten dabez.

Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta sariak emoten ditu egun horretako ekitaldian. Aurten sariokaz Jose Angel Iribarren bizitza-ibilbidea goratu dabe, eta baita be Bizkaiko euskaltegiek hainbat urtean hiztunak euskerara ekarteko egin daben lana.

Poesia eta ikusentzutekoen atalak be badagoz sariotan. Poesian Garazi Ugalde Pikabea eta Juan Kruz Igerabide dira irabazleak; ikusentzutekoen artean, ostera, Hannot Mintegia.