BarriketanEtnografia

Euskeraz egitearren kastigua

Posted on

Berriatuko Miren Kalzakortak eskolan erderaz ikasten ebela kontetan dau, eta euskeraz egin ezkero, errekreo barik paretan zirala kastigauta. Erderaz eskatzen jakin ez eta txizak urten beharrean egoten ziran. Zigorra askotan eskribidutea zan, eta ama haserratu egiten jaken kuadernoa amaitu eta barria erosi behar izaten eutselako.