HizkuntzaZahar-barriak

Euskerazko zinea Bilbon doan

Posted on

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean, egunero film bat emongo dabe Zine Kontari zikloaren barruan. Saioak Campos Eliseos Antzokian izango dira, doan, lekuak bete arte.

Programa ederra da: Gazta zati bat, Zuloak, Arriya, Amama eta Zigortzaileak izenburuek osotzen dabe zikloa.

Zine Kontari Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak jarri eban abian iaz euskeraz idatzitako eta egindako zineari indarra eta zabalkundea emoteko.

Aukera ederra da zinera joateko eta euskerazko filmak ikusteko.